GOIERRI GORRIN BAZKIDE EGITEKO SPOTA-REN BIDEOA

ONGIETORRIAK GOIERRI GORRI WEBGUNE BERRIRA

GOIERRITARREN PROIEKTUA Goierriko neska futbolariei zuzendutako proiektua da, irekia eta berritzailea. “

Asmoa Ordizia, Segura eta bestelako herriek bat egitea da proiektuarekin eta horri begira lan egingo dutela azaldu du Lasak. 2016-2017 denboraldian Goierri Gorri taldea lehiatzen hasiko da alebinetatik hasi eta senior mailako Euskadiko Ligara arteko maila guztietan. Zor-tzi taldetan banatuta, 130 jokalari inguruk dagoeneko izena emanda dute. Hala ere, bilerak egiten ari dira herrietan proiektua aurkezteko eta gero eta jokalari gehiago ari da talde berrira gerturatzen. “Interesa duen edonork ateak zabalduta aurkituko ditu”, jakinarazi dute hirurek. Gaur gaurkoz, Euskal Ligara arteko taldeak ditu Goierri Gorrik. “Federazioari eskatu diogu Beasain eta Lazkaon dauden mailak mantentzeko baina oraindik ez dugu erantzunik”, zehaztu du presidenteak.

Jose Ignacio Lasa - Presidentea

PROIEKTU EGONKORRA IZATEKO ASMOZ JAIO DA GOIERRI GORRI

BEASAINGO FUTBOL ELKARTEKO TALDEAK AURKEZTU ZITUZTEN, BAITA GOIERRI GORRI NESKENAK. 2016

12 TALDE AURKEZTU DITU GOIERRRI GORRIK 2017

 

Garaipen batekin hasi du denboraldia Ordizia proiektura batu deun Goierri Gorrik

OFIZIALKI JAIO DA GOIERRI GORRI FK

16 Sept 2016

Goierriko zonaldeko kluben lanaren ondorioz sortua

Maila desberdinetako zortzi talderekin, 130 jokalarirein, Goierri Gorri taldearen jaiotza bultzada handia da emakumezkoen futbolari garrantzi handia ematen dion zonari,eta Realarentzat indartzea suposatzen du.

Bere lehen egunetik, Goierri Gorri FK-k Realaren lankidetza du. Atzoko ekitaldia, Goiekiko egoitzan egina, Izaskun Azpillaga Realeko kirol zuzendaria eta Garbine Etxeberria idazkari teknikoa izan ziren.

www.realsociedad.com-ekin eginiko elkarrizketan, Luis Garmendia, Goierri Gorri proiektuaren kolaboratzaileak, “ilusio handiko proiektua da, helburu bezala Goierriko neska guztiek futbolaz goza dezaten helburua izanik.

Gero eta emakume gehiagok egiten dute kirola eta gero eta neska gehiago ari dira futbolean, eta denak batera gure klubean jokatu ahal dezaten nahi dugu”, dio. Bestalde, eskertu egin du klub txuri-urdinaren laguntza.

“Oso garrantzitsua da guretzat Realaren laguntza, ilusioa egiten digun ispilua da. Batez ere, kalitatean hobetzeko eta hazteko aukera emango digu”.

Jada 240 neska eta kopurua gehitzen

GOIERRIN SORTUTAKO TALDEA

3 Sept 2016

Interesa duen edonork ateak zabalduta aurkituko ditu

Futbola kiroletan erregea da. Baina bertan zehaztapenak egin behar dira. Orain gutxi arte, emakumezkoak ez ziren futbolean aritzen, ez omen zen haien kontua. Denborak, ordea, arrazoia kendu die hori baieztatzen zuten guztiei. Neskek badakite futbolean eta maila onean aritzeko gaitasun handia dute askok eta askok. Askotan, baina, ez dira izaten gehiegi futbolean jokatzera animatzen direnak eta taldeak osatzeko larri ibiltzen dira kirol elkarteak.

Proiektu berriarekin itxaropentsu eta ilusioz beterik daude Goierri Gorri taldeko kideak eta jokalariak ere hala daudela nabarmendu dute. “Helburua jokalariak hobetzen jarraitzea da, futbolaz disfrutatzea.

bazkide

EGIN ZAITEZ BAZKIDE




karteldegia

GOIERRI GORRI B 2016-2017 BIDEOA

Taldeak


EUSKAL LIGAKO EKIPOA 2017-18


Shares
Share This