Atzo arratsaldean jaio zen ofizialki Goierri Gorri FK kluba

Emakumezkoen futbolaren hazkundeak ez du etenik Gipuzkoan. Atzo arratsaldean jaio zen ofizialki Goierri Gorri FK kluba, Goierriko zonaldeko kluben lanaren ondorioz sortua. [/lead]

Maila desberdinetako zortzi talderekin, 130 jokalarirein, Goierri Gorri taldearen jaiotza bultzada handia da emakumezkoen futbolari garrantzi handia ematen dion zonari,eta Realarentzat indartzea suposatzen du.

Bere lehen egunetik, Goierri Gorri FK-k Realaren lankidetza du. Atzoko ekitaldia, Goiekiko egoitzan egina, Izaskun Azpillaga Realeko kirol zuzendaria eta Garbine Etxeberria idazkari teknikoa izan ziren.

www.realsociedad.com-ekin eginiko elkarrizketan, Luis Garmendia, Goierri Gorri proiektuaren kolaboratzaileak, «ilusio handiko proiektua da, helburu bezala Goierriko neska guztiek futbolaz goza dezaten helburua izanik. Gero eta emakume gehiagok egiten dute kirola eta gero eta neska gehiago ari dira futbolean, eta denak batera gure klubean jokatu ahal dezaten nahi dugu», dio. Bestalde, eskertu egin du klub txuri-urdinaren laguntza. «Oso garrantzitsua da guretzat Realaren laguntza, ilusioa egiten digun ispilua da. Batez ere, kalitatean hobetzeko eta hazteko aukera emango digu».

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *