Azken minutu eroetan lortu ditu hiru puntuak Goierri Gorrik Elorrion

Kazetaria: Izaro Insausti Barandiaran 03/04/2017

EUSKAL LIGA JUBENILAK KADETEAK INFANTILAK ALEBINAK
Elorrio 3-4 Goierri Gorri Atsedena OHOREZKO MAILA:
Goierri Gorri 2-3 Hernani
LEHENENGO MAILA:
Orioko 2-1 Goierri Gorri
TXAP. FASEA:
Zumaiako 13-0 Goierri Gorri “B”
KOPA:
Urki “B” 6-2 Goierri Gorri “A”
Ordizi 2-1 Goierri Gorri “C”
Atzeratu egin da

Partida nahasia larunbatean Elorrion jokaturikoa. Markagailuan aurretik nahiz atzetik egon zen Goierri Gorri, eta azken minutuetako eromenak garaipena eman zien. Etxean kolpea hartuta ziren gorriak, eta sailkapenean bizkaitarrak sailkapenean koska bat gorago diren arren hiru puntuak eskuratu zituzten goierritarrek.

Lehen minutuetan ez ziren bilatzen berdegunean goierritarrak, atzeko lerroaren bizkarra bilatzen zuten Elorrioko jokalariek arriskua sortzeko. Modu honetan iritsi zen etxekoen lehen gola, lerroak aurrean kokatuta Naiarak baloia atzetik atera eta goian jarri zuten bizkaitarrek 1-0ekoa egiteko. Min gehien horrelako jokaldietan egiten zuten, baina aldageletara joan aurretik banakoa egin zuen Ane Lopezek Elorriokoen atzeko lerroa gaindituta.

Bigarren zatian hobe zelairatu ziren gorriak, eta urrutitik egindako jaurtiketa batekin aurretik jarri ziren, Tania Diaz oraingoan golegile, 1-2. Markagailua honela mantendu zen azken ordu laurden ingurura arte, izan ere bizkaitarrek berdintzea ez ezik aurretik jartzea ere lortu zuten hirugarren gola penaltiz eginez, 3-2. Baina ez ziren gustura goierritarrak, eta gora egin zuten partidari buelta emateko amoz. Baita lortu ere, berdinketaren gola Maddi Aiestaranek egin zuen penaltiz, 3-3. Azkenik, aldeko korner bateko aldaratzea hartu eta Miren Etxebestek egin zuen amaierako 3-4koa. Hiru puntu hauekin seigarren postuan finkatu da Goierri Gorri 36 punturekin, hiru jardunaldiren faltan.

Lurralde mailako lehiaketan ez da jardunaldirik izan, bai ordea kadete mailan. Ohorezko mailan 2-3 galdu du Goierri Gorrik etxean Hernaniren aurka. Lehenengo mailan bestetik, ezin izan dute punturik bildu Orion. Lehen zatiko jokoa eguraldiak baldintzatu zuen oriotarren mesederako, haizea eta euria tarteko jaurtiketa batek sareetan bukatu baitzuen. Markagailua berdintzea lortu zuen Ainhoak banakoa eginez atsedenera joan aurretik. Aldageletatik bueltan penalti eztabaidagarri bat adierazi zuen epaileak eta Oriok amaierako 2-1ekoa egin zuen.

Infantilen mailan ez dugu aldeko emaitzarik bildu. Txapeldunen fasean, 13-0 galdu du Goierri Gorri “B”-k Zumaian. Kopan berriz, Urki “B”-ren aurka 6-2 galdu du Goierri Gorri “A”-k eta Ordizian 2-1 porrota Goierri Gorri “C”-k.

No Replies to "Azken minutu eroetan lortu ditu hiru puntuak Goierri Gorrik Elorrion"


    Komentarioak

    Some html is OK