Berriotxoari markagailua irauli eta hiru punturekin itzuli da Goierri Gorri Bilbotik

Kazetaria: Izaro Insausti Barandiaran 20/03/2017

EUSKAL LIGA JUBENILAK KADETEAK INFANTILAK ALEBINAK
Berriotxoa 1-3 Goierri Gorri Eibar 1-1 Goierri Gorri OHOREZKO MAILA:
Urola 3-0 Goierri Gorri
LEHENENGO MAILA:
Atsedena
TXAP. FASEA:
Goierri Gorri “B” 1-2 Anaitasuna
KOPA:
Bergara “B” 3-2 Goierri Gorri “A”
Goierri Gorri “C” 0-1 Zestoa
Goierri Gorri “A” 14-2 Aizkorri “B”
Ordizia 6-1 Goierri Gorri “B”

Bilboko Berriotxoa taldea ez zaio guztiz ongi ematen Goierri Gorri taldeari. Denboraldiak joan, denboraldiak etorri, elkarren aurkako norgehiagoketan puntuak biltzea kosta egiten zaio. Eta igandekoa antzeko irudiarekin hasi bazen ere, buelta ematen jakin eta hiru puntuak ekarri zituzten Goierrira, 1-3ko emaitzarekin.

Partida nahasia baina gehiago joko zuzenekoa izan zen. Hutsuneak eta ahulguneak aurkitu beharrean aurkariak gainean zituzten taldekideekin jokatzen saiatu ziren gorriak eta ez zuen fruiturik eman horrek. Hala ere, bilbotarrak ez ziren joko hobea egiteko gai izan eta atsedenera hutseko markagailuarekin joan ziren. Aldageletatik bueltan, ekidin zitezkeen korner are bat eman zituzten goierritarrek eta lehenengo bietan etxekoek asmatu ez bazuten ere, hirugarrengoa sareetara bidali zuten baloia, 1-0. Aukera gehiegirik gabeko partida bi taldeen aldetik, eta aldaketa handirik espero ez zenean egin zuten gorriek berdinketaren gola. Azken minutuetan, 87garrenean korner bidez egin zuen Mara Munduatek gola. Eta azken uneak zukutuz, 90garrenean Ane Leizeaga eta Ane Lopezek osaturiko kontraeraso batean 1-2koa egin zuen Lopezek. Ezertarako denborarik gelditu ez bazitzaien ere Berriotxoakoei, 94garren minutuan 1-3koa egin zuen Maddi Aiestaranek goierritarrentzat. Azken minutuetako lanari esker ekarri zituzten hiru puntuak etxera, hori bai, ondorengo jardunaldietan partidak hobe ikustea komeniko da. Horretarako igande goizean dute aukera Añorgaren aurkakoan. Seigarren postuan dira goierritarrak, Añorga berriz hamabigarren da 6 puntu gutxiagorekin.

Etxetik kanpo izan zuten partida jubenilek ere. Eibarra bidaiatu zuten aurreko asteko akatsa ahaztu nahian eta bikain hasi zuten norgehiagoka. Jabetza gorriena zen, eta Iratik aurreratu zuen talde goierritarra. Etxekoak erreakzionatzea lortu eta banakoa egitea lortu zuten ordea atsedenera joan aurretik. Bigarren zatia intentsitate handikoa izan zen, bi ateetan aukerak izanik, baina bi taldeetako atzeko lerro zein atezainak ongi aritu ziren eta banako berdinketarekin amaitu zen partida. Puntu bat, eta itsura berriarekin agertu ziren zelaian. Bidea eta jokoa topatu dutela dirudi.

Kadete mailan, ohorezko mailan izan dugu partida bakarra. Emaitza onik ez ordea, 3-0 galdu baitzuten Urolaren aurkakoan. Lehenengo mailakoei atsedena egokitu zaie asteburuan.

Hiru partida infantiletan izan ditugu, eta hiruretan porrota gol bakarragatik etorri da. Txapeldunen fasean, Goierri Gorri “B”-k 1-2 galdu du Anaitasunaren aurka. Kopan berriz, Bergaran 3-2 galdu du Goierri Gorri “A”-k; eta Goierri Gorri “C”-k 0-1 galdu Igartzan Zestoaren aurka.

Txikienek, alde batetik, Igartzan izan dute norgehiagoka. Goierri Gorri “A”-k 14-2 irabazi du Aizkorriren aurkakoa. Bestetik, Ordiziaren aurkakoan 6-1 galdu du Goierri Gorri “B”-k.

No Replies to "Berriotxoari markagailua irauli eta hiru punturekin itzuli da Goierri Gorri Bilbotik"


    Komentarioak

    Some html is OK