Ezin izan du punturik bildu Goierri Gorrik hirugarrena den Bizkerreren aurka

Kazetaria: Izaro Insausti Barandiaran 13/03/2017

EUSKAL LIGA JUBENILAK KADETEAK INFANTILAK ALEBINAK
Goierri Gorri 0 Bizkerre 1 Goierri Gorri 1 Ilintxa 2 OHOREZKO MAILA:
Goierri Gorri 4 Mariño 0
LEHENENGO MAILA:
Hondarribia 0 Goierri Gorri 0
TXAP. FASEA:
Tolosa “A” 7 Goierri Gorri “B” 1
KOPA:
Goierri Gorri “A” 3 Bergara “A” 3
Lagun Onak 5 Goierri Gorri “C” 1
Goierri Gorri “A” – atsedena
Goierri Gorri “B” 5 Tolosa “C” 3

Sailkapeneko hirugarrenaren aurka ez zuten lortu punturik Goierri Gorriko jokalariek Igartzan. Baloia mugitzea gustatzen zaion taldea da Bizkerre, eta ez erraz galtzekoa. Zelai erdiko jabetza edukitzea gustatzen zaio, eta jokaldi landuez iristea aurkarien atera. Goierritarrek hori baliatu eta kontraerasoan harrapatu nahi izan zien baina ez ziren golarekin topatu.

Lehen zatia hasi eta lehen aukerak etxekoek izan zituzten. Gaizki ulertze bat izan zuen atzeko lerroak atezain bizkaitarrarekin eta ezin izan zuen Ane Lopezek bere taldea aurreratu markagailuan. Ondoren legazpiarra bera izango zen erdiraketa arriskutsua egingo zuena, baina honek ere ez zuen sarera nork bidali topatu. Gorriak itxita zeuden, zirrikiturik utzi gabe, baina Bizkerrek zuloak topatu nahi zituen. Ez zuten ordea Naiararen atea zulatzerik izan eta hutsean joan zen markagailua aldageletara. Bigarren 45 minutuetan joan etorri gehiago izan ziren, bi taldeak golaren bila joan zirelako eta bizkaitarrek egin zuten partidako gol bakarra 50. minutuan. Erreakzionatzea kosta bazitzaien ere goierritarrei, 5-10 minutu barru buru-belarri saiatu ekin zioten berdinketa bilatzeari. Baina ez zuten asmatzen. Geldikako jokaldi eta kontraerasoak baliatu nahi zituzten baina ezin. Azken unera aste saiatu ziren baina ez zuten fruiturik bildu gorriek. Datorren asteburuan Bilbora bidaiatuko dute, igande arratsaldeko 6etan Berriotxoaren aurka jokatzeko. .

Jubenilek asteburuan Igartzan jokatu dute Ilintxaren aurka. Ezin izan dute garaipena lortu aurretik jarri baziren ere lehen zatian. Alaznek egin zuen 1-0ekoa goierritarrentzat, baina ondoren berdegunea utzi beharrean aurkitu zen min hartuta. Bigarren zatiko lehen 10 minutuak igarota egin zuten kanpokoek berdinketaren gola, korner bidez. Arauzko denbora amaituta zegoela, bakarrik aurkitu zen Ilintxako jokalaria Noelia atezainaren aurrean eta 1-2koa igo zuen markagailura.

Kadeteek ohorezko mailan garaipen sendoa lortu dute, 4-0 Mariñori irabazita. Seguran jokatu zuten norgehiagoka, zati bakoitzean bi gol eginez gorriek. Partida gogorra jarri zuten berdegunean Irungo jokalariek baina ez ziren kikildu goierritarrak eta lehen 10 minutuetan aurreratu ziren. Ez denbora gehiegira egin zuten 2-0ekoa eta horrela joan ziren aldageletara. Bueltan hirugarrena penaltiz eta azkenik laugarrena ere egin zuten.

Lehen mailan berriz, ezin izan zuten merezitako garaipena lortu. Hondarribian hutsean amaitu zen partida, aukera ugari egin bazituen ere Goierri Gorrik hiru puntuak eskuratzeko. Partida osoan zehar iritsi ziren aurkarien atera, baina nabarmena azken uneetako erauntsia izan zen. Hala ere, asmatu ezin eta puntu batekin itzuli ziren etxera gorriak.

Gazteagoetara joz, infantil mailan, ez du garaipenik eskuratu klubak. Txapeldunen fasean 7-1 galdu du Tolosa “A”-ren aurka Goierri Gorri “B”-k. Kopan bestetik, Goierri Gorri “A”-k berdinketa 3-3 Bergara “A”-ren aurka. Eta Goierri Gorri “C”-k berriz porrota 5-1 Lagun Onaken zelaian.

Amaitzeko, atzeratuta zuen partida jokatu zuen alebinen taldeetako batek. Goierri Gorri “B”-k 5-2 irabazi zion Tolosa “C”-ri.

No Replies to "Ezin izan du punturik bildu Goierri Gorrik hirugarrena den Bizkerreren aurka"


    Komentarioak

    Some html is OK