Garaipenerako bidea aurkitu ezinda

Kazetaria: Izaro Insausti Barandiaran 16/01/2017

EUSKAL LIGA JUBENILAK KADETEAK INFANTILAK ALEBINAK
Erandio 3-1 Goierri Gorri Goierri Gorri 3-1 Touring Ohorezko mailan: Tolosa 2-1 Goierri Gorri
Lehenengo maila: Goierri Gorri 1-3 Aloña Mendi
Txap. fasea: Urki “A” 15-1 Goierri Gorri “B”
Kopa: Amaikak Bat “B” 1-0 Goierri Gorri “A”
Urki 1-3 Goierri Gorri “C”
Tolosa 4-2 Goierri Gorri “A”
Aizkorri 0-6 Goierri Gorri “B”

Aurreko asteburuan azken unean berdinketa lortuta, bazirudien taldea indarberrituta abiatuko zela urte berriarekin. Baina igande arratsaldean Erandion taldeak ez zuen emaitza onik lortu. Sailkapenean beherago kokatuta daude bizkaitarrak, baina 3-1eko garaipenarekin gerturatu egin zaizkie goierritarrei sailkapenean.

Berdegunean gertatutakoa kontuan hartuta ez zen jarrera ona ikusi partidan. Esfortzu handirik egin gabe lortu zituzten hiru puntuak Erandioko neskek. Atsedenera 2-1 atzetik joan ziren goierritarrak. Eta bueltan aldea handitzea lortu zuten etxekoek, Goierri Gorrik jokorako jajrrera gehiegi erakutsi gabe. Hala ere, orain bederatzigarren postuan dira, 20 punturekin. Datorren asteburuan egoerari buelta ematen saiatuko dIra larunbatean Igartzan sailkapen buru den Oiartzun jasokoz.

Jubenilen taldeak sailkapenaren bigarren postuan jarraitzen du, asteburuan Igartzan lorturiko garaipenaren ondoren. 3-1 nagusitu ziren gorriak, zelaiaren egoera hoberena ez bazen ere. 6. minuturako aurreratu zen etxeko taldea, Ainhitzek falta jaurtiketa bat ongi erdiratu eta Maitanek sareetara bidali zuen baloia; 1-0. Atsedenaren aurretik ordea tartea handituko zuten goierritarrek, Liernik baloia aurreratu eta Amaiak markagailura igoaz. Bueltan aldea areagotu zuen Maitanek bere kontuko bigarena eginez. Behin norgehiagoka erabakita gola Touring-ek egin zuen 20 minuturen faltan baina arazorik gabe amaitu zuen Goierri Gorrik partida.

Kadete mailan, emaitzak ez dira aldekoak izan asteburuan. Ohorezko mailan Tolosan jokatu dute gorriek. 2-1eko emaitza ekarri dute bueltan. Lehenengo mailan berriz, etxean izan dute partida. Faktore hori alde izan badute ere ez dira gai izan hiru puntuak eskuratzeko 1-3 galdu baitute.

Gaztetxoagoetara joz, infantilen mailan golpe gogorra jaso du txapeldunen faseko partidan. Urki “A”-ren aurka 15-1 galdu baitu Goierri Gorri “A” taldeak . Bestetik, kopako partidei helduz, gutxiengo aldeagatik galdu du Goierri Gorri “B”-k, Amaikak Bat “B”-ren aurka 1-0 galduta. Azkenik aldeko emaitzarekin itzuli ziren Goierri Gorri “C” taldeko kideak, Urki “B”-ri 1-3 gailenduta.

Amaitzeko, infantilen mailan Tolosan jokatu zuten Goierri Gorri “A”-koek. 4-2ko markagailuarekin itzuli ziren. Goierri Gorri ”B” taldeak berriz, garaipen nabarmena; 0-6 Seguran.

No Replies to "Garaipenerako bidea aurkitu ezinda"


    Komentarioak

    Some html is OK