Goierri Gorrik ere badu jokalarien kromo bilduma

Mailaz maila, taldez talde, jokalariz jokalari osatu dute futbolarien liburuxka. Kromoak asteburuan jarriko dituzte salgai.

Aukera berdintasunerantz beste urrats bat egin du Goierri Gorri futbol taldeak, jokalarien kromo bilduma osatuta. Mailaz maila, taldez talde, jokalariz jokalari osatu dute 310 jokalariko kromo bilduma. Goierri Gorri nesken futbol taldea ezagutzera emateko eta nesken futbola bultzatzeko egitasmoa da Goierri Gorrik aurkeztutakoa. Luis Garmendia Goierri Gorri zuzendaritzako kideen esanetan, ez dute horrelako ekimenik ezagutzen.

Albumak pertsonalizatuak izango dira: jokalari bakoitzaren kromoa dauka azalean. Asteburutik aurrera, kromo zorroak euro batean salduko dituzte Beasainen, Ordizian, Lazkaon eta Idiazabalen. Eskaintza berezia, 25 zorro 20 euroan, errepikatutako kromorik gabe. Zozketak izango dituzte bilduma osatutakoan.

No Replies to "Goierri Gorrik ere badu jokalarien kromo bilduma"


    Komentarioak

    Some html is OK