Partida ona egin gabe, Barakaldok 4-0 irabazi dio Goierri Gorriri

Kazetaria: Izaro Insausti Barandiaran 30/01/2017

EUSKAL LIGA JUBENILAK KADETEAK INFANTILAK ALEBINAK
Barakaldo 4-0 Goierri Gorri Goierri Gorri 2-3 Tolosa Ohorezko mailan: Goierri Gorri 3-2 Intxaurdi
Lehenengo maila: Goierri Gorri 1-1 Orioko
Txap. fasea: Añorga 12-2 Goierri Gorri “B”
Kopa: Goierri Gorri “A” 1-5 Urola
Bergara “A” 7-0 Goierri Gorri “C”
Atsedena

Aurreko jardunaldian, nahiz aste-barruan jokaturiko partidan itsura ona eman zuen Goierri Gorrik. Larunbat arratsaldean berriz, Barakaldon guztiz kontrakoa gertatu zen. Taldea galduta topatu zen zelaian eta bizkaitarrek hori baliatu zuten, hiru puntuak eskuratzeko.

Lehen hamar minutuetan kokatzen hasi ziren bi taldeak berdegunean. Goierri Gorrik arrisku handirik ez zuen pasa, baina 10garren minutuan penaltia adierazi zuen epaileak. Etxekoak 1-0 aurreratu ziren eta asko eragin zien horrek gorriei. Behera etorri zien horren eraginez eta atsedenaren aurretik bigarrena egin zuten etxekoek ezker hegaleko barneraketa baten bidez. Bueltan hobe itzuli ziren, ez nahikoa ordea. Aukerak izan zituen Goierri Gorrik baina ez zuten aldea handitzerik lortu. Bai ordea Barakaldokoek, 3-0ekoa egin zuten. Golpe are handiagoa izan zen penaltia huts egitea, eta indarrek behera egin zuten. Ondorioz, amaierako 4-0ekoa egin zuten bizkaitarrek, izugarrizko partidarik egin gabe.

Jubenilek aurreko astean atsedena izan zuten eta itzuli dira lehiaketara. Ez ordea nahi bezala. Larunbatean Arizti Handin zuten hitzordua, Tolosa lehen sailkatuaren aurka. Gol ugariko partida izan zen, baina tamalez goierritarren aurkako emaitzarekin. 2-3 irabazi zien Tolosak, eta beraz koska bat behera egin dute sailkapenean hirugarren postuarekin eginez.

Kadeteen bi taldeek bildu dituzte puntuak asteburuan. Ohorezko mailako taldeak 3-2 irabazi dio Intxaurdiri. Lehenengo mailakoek berriz garaipena ez, baina berdinketa eskuratu zuten. Partida oso parekatua izan zen gorriena, markagailuak erakusten duen moduan; 1-1. Goierritarrak aurreratu ziren, baina berehala egin zuten banakoa oriotarrek. Azken unean garaipena eskura izan zuten gorriek baina langara bidali zuten baloia.

Azkenik, infantilen mailan ez da aldeko emaitzarik izan. Txapeldunen fasean tokia aurkitu nahian jarraitzen du Goierri Gorri “B” taldeak. Asteburuan 12-2 galdu du Añorgaren zelaian. Kopan berriz Goierri Gorri “A”-k 1-5 galdu du etxean Urolaren aurka. Goierri Gorri “C”-k ere porrota ekarri du Bergara “A”-ren aurka.

No Replies to "Partida ona egin gabe, Barakaldok 4-0 irabazi dio Goierri Gorriri"


    Komentarioak

    Some html is OK