Puntu bat taularen erdian jarraitzeko

Kazetaria: Izaro Insausti Barandiaran 14/11/2016

EUSKAL LIGA JUBENILAK KADETEAK INFANTILAK ALEBINAK
Goierri Gorri 2-2 Berriotxoa Tolosa 4-1 Goierri Gorri Goierri Gorri 1-2 Lagun Onak Ordizi 1-3 Goierri Gorri “A”
Urnieta 3-4 Goierri Gorri “B”
Tolosa 10-0 Goierri Gorri “C”
Goierri Gorri “A” 2-5 Goierri Gorri “B”

Aurreko asteburuko akatsak konpontzeko asmoarekin zelairatu ziren goierritarrak, jokoa itxura-berritzeko asmoz. Parean beste talde bizkaitar bat, Berriotxoa, eta aurkari zuzena gainera. Binako markagailuarekin, puntu banaketaz baliatuko dira beraz bederatzigarren postuari eusteko, igandeko aurkariak baino puntu bat gehiagorekin.

Partidari dagokionez, bizkaitarrek gehiago jarri zuten zelai gainean eta Goierri Gorri atzetik ibili zen. Partidan kokatzea kostatzen ari zitzaien etxekoei baina hala ere aurretik jartzea lortu zuten 26garren minutuan Ane Lopezek eginiko golari esker. Partidan antzeko dinamikarekin jarraitzen zuen eta Berriotxoak 34garrenean berdindu zuen partida. Atsedenetik bueltan ere nekez egiten ziren gorriak baloiarekin, eta ondorioz kanpokoak aurreratu ziren markagailuan; 1-2. Badirudi atzetik jarri eta taldeak erantzuteko gaitasuna erakutsi nahi zuela, eta azken minutuak baliatuz berdinketaren gola egin zuen Ane Leizeagak. Binako markagailuarekin amaitu zen partida, joko txukuna egin ez arren, garrantzitsua izan da puntua behintzat. Datorren larunbatean Añorgan jokatuko dute, bide ona hartzen saiatzeko.

Bestetik, aurreko astean atseden hartuta, lehiara itzuli dira jubenilak. Ez nahi bezain ongi ordea. Usabalen zuten berragerpena, partidarik galdu gabe den Tolosaren aurka eta pizgarri guzti horiek ilusioa sortu zuen aldagelan. Zelaian ordea itzalita agertu zen taldea, etxekoak agindu zuten berdegunean hasieratik ea 10garren minuturako aurreratu ziren. Aldageletara joan aurretiko azken minutuetan zuzendu zen taldea, eta Ane Urbanok banakoa egin zuen. Bueltan ordea, lehen zatiko hasiera bera izan zuten gorriek, eta beren atean gola eginda atzetik jarri ziren berriro; 2-1. Taldeak behera egin zuen honen ondorioz eta tolosarrek beste bi gol egin zituzten 4-1ekoarekin amaitzeko. Datorren astean Igartzan jokatuko dute Oiartzunen aurka, honi buelta eman nahian

Kadeteek ere hiztordu zaila zuten Arizti handin, liderrak, Lagun Onak taldeak bisitatu baitzien. Asko izerditu behar izan zuten ordea hiru puntuak eskuratzeko. Lehen ordu laurdenean aurretik jarri ziren kanpokoak eta atsedenera 0-1 atzetik joan ziren. Baina aldageletatik bueltan gol ederra egin zuen Ainhoa Rodrigezek areaz kanpoko jaurtiketa batekin. Goierritarren minuturik onenak etorri ziren jarraian, eta partidari buelta emateko aukera ere izan zuten.Baina amaitzeko 10 minutu falta zirela, korner jaurtiketa bat errematatu eta bigarrena egin zuten, 1-2koa eginez.

Denetik izan dugu infantilen mailan. Alde batetik Goierri gorri “A” taldea, nagusi izan zen Ordiziaren aurkako partidan. 1-3 irabazi zuten etxetik kanpo. Goierritik kanpo joan ziren goierritarren “B” taldekoak, Urnietara. Hauek ere garaipenarekin itzuli ziren; 3-4. Nahiz eta partidan zehar hiru goleko aldeagatik irabazten joan azken minutuetan sufritzea tokatu zitzaien. Tolosan berriz, Goierri Gorri “C” taldeak zartakoa jaso zuen 10-0 galduta.

Denboraldiari hasiera eman diote azkenik alebinek, behar baina beranduago bada ere. Elkarren aurka egokitu zaie jokatzea, eta jokoari dagokionez partida nahiko orekatua izan zen. Gehiago asmatu zutenek irabazi zuten, beraz azken emaitzan: Goierri Gorri“A” 2-5 Goierri Gorri “B”

Goierri Gorri klubak bazkideak lortzeko kanpaina hasi du

Goierriko nesken futbola sustatzeko eta indartzeko helburuarekin sortutako kluba da Goierri Gorri kluba. 140 jokalarirekin, alebinetatik hasita eta Euskal Ligara arteko bederatzi talderekin hasi du ibilbide berria Goierri Gorriren proiektu «irekiak eta berritzaileak». Klub guztiek bezala, bazkideak behar izaten ditu talde batek eta bazkide kanpaina hasi du Goierri Gorrik. Urteko kuota 60 eurokoa da, hemen eska daiteke bazkidetza txartela.  Bakarrik azkarrago, elkarrekin urrutirago lema du taldeak eta  Goierri Gorri  proiektuaren helburuekin bat egiten dutenek aukera dute Goierri Gorrirekin bat egiteko.

Era berean, Goierri Gorritik jakinarazi dutenez, klubarentzako dirua lortzeko helburuarekin, Eguberrietako loteria jarri dute salgai.

No Replies to "Puntu bat taularen erdian jarraitzeko"


    Komentarioak

    Some html is OK