Puntu landua lortu du Goierri Gorrik liderraren aurka

Kazetaria: Izaro Insausti Barandiaran 23/01/2017

EUSKAL LIGA JUBENILAK KADETEAK INFANTILAK ALEBINAK
Goierri Gorri 3-3 Oiartzun B Atsedena Ohorezko mailan: Anaitasuna 3-1 Goierri Gorri
Lehenengo maila: Amara Berri 0-4 Goierri Gorri
Txap. fasea: Goierri Gorri “B” 1-8 Zumaiako
Kopa: Goierri Gorri “A” 3-2 Urki “B”
Ordizia 5-0 Goierri Gorri “C”
Atsedena

Partida zaila zetorkion euskal ligako taldeari larunbat arratsaldean, etxean izan arren. Sailkapeneko liderraren aurka Igartzan jokatu baitzuten. Pasa den asteko itsura erabat ahaztu zuen ordea taldeak, eta lehiakortasunez borrokatu ziren goierritarrak, lehenengo mailan jokatzen duten batzuekin indartuta etorri baziren ere oiartzuarrak.

Berdegunera piztuta atera ziren gorriak, taldea ondo kokatuta eta zelaian oreka mantenduz. Baloia Oiartzunek izan zuen hasieran, baina erditik aurrera zehaztasuna galtzen zuten. Apurka apurka baloiarekin egin ziren etxekoak eta Oiartzungoen atera gerturatu. Ondorioz, 21garen minutuan areaz kanpoko jaurtiketa batekin aurreratu ziren goierritarrak, Irati Acostaren gola baliatuz. 10 minutura handitu zuen Ane Lopezek aldea, 2-0ekoa eginez aldaratze bat area ertzean errematatuz. Atsedenera emaitza horrekin joan nahi zuten, baina liderrek bi gol egin zituzten 15 minutuan markagailua berdinduz. Bata areaz kanpoko jaurtiketa bidez, eta bestea etxekoak asko kexaturiko korner bat errematatuz.

Bina zen markagailua bueltan, beraz berriro hasierako egoera itzuli ziren. Hobe atera ziren oraingoan oiartzuarrak, zelai erdian baloi asko errekuperatuz. Etxekoek nekez egiten zuten aurrera, eta beste urrutitik eginiko jaurtiketa batekin aurretik jarri ziren lehen aldiz Oiartzungoak. Buelta eman zuen orduan partidak, eta aurrera bultzaka hasi ziren etxekoak. 75garrenean falta jaurtiketa bat zuzenean sareetara bidali zuen Claudiak; 3-3. Partida apur bat erotu zen, bi taldeek erasoan jarri zutelako helburua baina eskuan zuten puntua galtzeko beldurrez zirenez berdinketarekin amaitu zen partida. Gustura emandako itsura eta lehiakortasunarekin gorriak, datorren larunbatean Barakaldora bidaiatuko dute.

Jubenilek atsedena izan dute, eta kadete mailan bestetik emaitza kontrajarriak izan ditugu. Ohorezko mailako taldeak ezin izan du ezer egin Anaitasunaren zelaian. 3-1 galdu baitzuen Goierri Gorrik bertan. Lehen mailakoek berriz, kopako faseari ezin hobe ekin diote. 4-0 gailendu ziren Donostian, emaitza are handiagoa izan zitekeen arren. Atsedenera hiru goleko aldearekin joan ziren, eta bueltan laugarrena bilatu bazuten ere, partida amaitu baina 5 minutu lehenago egin zuten azken gola.

Azkenik, infantilen mailan Goierri Gorri “B”-k ez du garaipenaren bidea topatzen txapeldunen fasean, etxean 1-8 galdu baitute asteburuan Zumaiakoren aurka. Kopan berriz Goierri Gorri “A” taldekoek gutxiengo aldeagatik baina 3-2 irabazi zioten Urki “B”-ri. Amaitzeko, Ordizian jokatu zuten Goierri Gorri “C”-koek, 0-5 galduz.

No Replies to "Puntu landua lortu du Goierri Gorrik liderraren aurka"


    Komentarioak

    Some html is OK