Goierri gorri klub berriaren armarria, talde lanaren eta elkarlanaren isla

[lead]Faktore Komunikazio Grafikoko Unai Altolagirrek diseinatu du nesken klub berriaren marka. Hainbat gorri tonuz osatu du. Nesken futbola bultzatu eta egituratu nahi dute.[/lead]

Lazkaoko eta Beasaingo futbol taldeek Goierrin nesken futbola sustatzeko eta egituratzeko apustua egin dute Goierri Gorri kluba sortuta. Alebinetatik Euskal Ligara bitartean, zortzi talde osatuta dituzte dagoeneko, eta bederatzigarrena lortzear daude: alebinetan bat edo bi, infantiletan 3, kadeteetan 2, jubeniletan 1 eta Euskal Ligan 1.

Euskal Liga mailako jokalariak 2016-17 denboraldia prestatzen hasiak dira dagoeneko. Bien bitartean, bulegoetan, klub berriaren irudia eta ekipazioa sortzen ari dira. Faktore Komunikazio Grafikoko Unai Altolagirrek egin du armarriaren diseinua. Talde izaera, elkarlanaren indarra eta proiektuaren irekitasuna irudikatu nahi izan ditu armarriarekin, futbolaren oinarri diren baloia eta gola oinarri hartuta. Gorri kolore desberdinetako za- tiekin osatutakoa da baloia. Hori guztia irudikatzeko eta taldearen izenarekin bat eginez, hainbat gorri tonu erabili ditu: gorria, lila, magenta… «Gorri tonu desberdinak erabili ditut, batetik bolumen desberdinak emateko eta talde lan baten egitasmoa dela aldarrikatzeko», zehaztu du. Lilarekin, emakumeen borrokari egiten zaio keinu. Gola izaten da futboleko gune gorena. «Futbol taldeaz gain, futbolean dagoen momentu gorena irudikatzen du armarriak: baloia sarean sartzen den momentutik abiatu naiz eta geometrikoki hausturak egiten ditut. Sarea sortzen joaten naiz, eta kontestualizatzen». Sareak 18 arrastotxo ditu, Goierri beheko herrien kopurua.

276747

Herrien elkarlana

Goierri Gorri futbol klubaren bultzatzaileetakoa izan den Luis Garmendiaren esanetan, «Goierriko herri bakoitzeko indarra adierazten duten kolore gorri ezberdinez osatutako baloia da. Mugak haustearen sinboloa da, Goierriko herri desberdinen arteko elkarlanarena».

Izan ere, Lazkaoko eta Beasaingo futbol taldeek ekin badiote Goierri Gorriren ibilbideari, proiektu irekia delako izan delagogoratu du Garmendiak: «Gustatuko litzaiguke Ordiziakoak, Segurakoak, Idiazabalgoak… hemen egotea. Gure nortasuna Goierri da. Denon laguntzarekin gauza polit bat egin dezakegu. Neskek futbolean jokatzeko aukera izateaz gain, teknikoki ere asko aurreratzeko aukera izango dute. Emaitza politak lor daitezke epe motzean».

Ekipazioarekin ere lanean ari dira. Armarriaren gorri kolore desberdinak izango dira.

Jokalariak gustura

Goierri Gorriko jokalariei gustatu zaie armarria; baita proiektu berria ere. «Orain arte umetan bakoitza bere herrietan ibili gara. Iaz, adibidez, jubeniletako eta kadeteetako taldeak Lazkaok zeuzkan, baina Euskal Liga Beasainen izenean jokatzen genuen. Beasainek ez zeukan gazteagotako talderik. Segida bat emateko eta behar dugunean azpiko mailetako jokalarietatik tira egiteko, oso garrantzitsua da klub bakarra izatea», dio Euskal Ligako taldeko Izaro Insausti lazkaotarrak. Goierri izenak, gainera, «sendotasun» bat ematen dio proiektuari, «batasun bat, Goierri izenarekin denok identifikatzen gara».

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *