Goierri gorri taldeak 3-2 galdu du hernanin, ligako aurreneko partidan

[lead]Sortu berria den Goierri Gorri emakumezkoen futbol taldeak asteburuan ekin dio ligako denboraldiari.[/lead]

Etxetik kanpo zuten aurreneko partida, Hernaniren kontra. Euria gogotik egin zuen, eta putzuz beteta zegoen Zubipe zelaia. Etxekoek aurrea hartu zuten markagailuan, eta lehen zatian beraienak izan ziren baloiaren jabetza eta aukera gehienak. Atsedenaldira 1-0ekoarekin joan ziren.

Bigarren zatian, goierritarrek erreakzionatu egin zuten, baina kontraeraso batean, hernaniarren bigarren gola (2-0) iritsi zen. Gorriek ez zuten etsi ordea, eta handik gutxira iritsi zen 2-1ekoa.

Etxekoek ordea, ondo asmatu zuten beraien aukerak aprobetxatzen, eta IƱarrak (bi gol egin zituen) etxekoentzako hirugarrena sartu zuen. Partidaren ondarrean, markagailuan berriz ere gerturatu ziren goierritarrak, Alazneren gol batekin. Partidak ez zuen gehiagorako eman ordea, eta azkenean, Hernani 3-2 nagusitu zitzaion Goierri Gorri taldeari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude