GOIERRIKO EMAKUMEZKOEN FUTBOLAREN HISTORIA

2006-2007 denboraldian hasi ginen, Goierrin emakumezkoen 11 futbolaren sua
piztu zenean.

      Azken hamarkadetan, goierriko hainbat neska, emakumezkoen futbol taldeak osatuz joan dira; gogotsu baina zailtasun askorekin ekin zioten bideari herri bakoitzenan animatzen ziren nesken kopuru murritza zela eta. Jokalari falta horrek eraginda hainbat gora behera izan zituzten emakumezkoen futbol taldeak osatutako klubek.

      Beasain, Lazkao eta Ordiziako klubetako kideak 2006an hasi ziren zailtasun hauei aurre egiteko lanean. Hainbeste saio egin ziren formularik egokiena bilatzeko. Izena ere pentsatu zuten, ORBELA izena Goierriko hiru herri handienen izenekin jolastuz sortu zen

     Goierri-Gorriko lehen hazia 2013-2014 denboraldian erein zen, Beasain K.E. eta Lazkao K.E. taldeak Euskal Ligako talde sendoa osatzeko elkartu zirenean. Harrezkero urrats txiki asko egin ziren.

Lazkao K.E. Jubenila 2012-2013

Beasain K.E. Euskal Liga 2013-14

  • 2014-15 denboraldian, AMPOren, Beasain K.E.ren eta Lazkao K.E.ren laguntzarekin, Goierri Taldea sortu zen, bi kluben arteko emakumezkoen futbol-egitura osatzeko, elastiko berarekin baina armarri desberdinarekin, Euskal Ligari eusten saiatuz

  • 2016-17 denboraldirako, Goierri Taldearen formulak funtzionatzen ez duela ikusita, Goierri-Gorri Futbol Kluba sortu zen, Beasain K.E.k eta Lazkao K.E.k sustatua. Urtebete geroago, Ordizia K.E. eta Idiazabal K.E. sartu ziren proiektuan.

Goierriko neska guztiei aukera emateko sortu zen Goierri-Gorri Futbol Kluba, guztiak elkartuz sortutako nortasun propioa duen goierritar guztien kluba izateko

Klubaren bihotza eta arima irudikatzen dituen armarria eta leloa.

ARMARRIA

Futbolaren azio gorenena , gol-a, irudikatzen du, Goierriko 18 herriak irudikatzen dituzte 18 soka puntek, ekarlanean lotuta, osatzen duten sareak eusten duen ilusio eta kolore gorri -more ezberdinez osatutako baloia

LELOA

BAKARRIK AZKARRAGO, ELKARREKIN URRUTIAGO

Orain arte lortutako emaitza adierazgarri batzuk hauek dira:

  • 2017-18 denboraldian infantil mailako Goierri-Gorri B taldea Kopako txapeldun orde geratzen da eta Goirrri-Gorri C taldea ligako txapeldun geratzen da. Naroa Santana eta Izaro Tores Goierri-Gorriko Ohorezko Kadete mailatik, Realak bere bigarren taldea ateratzeko fitxatu ditu

  • 2018-19 denboraldian Euskal Ligak Goierriko historian nesken talde batek egiten duen posturik onena ligako txapelketan 5 garren 56 puntuarekin, aurreneko aldiz Ohorezko Infantil parte hartzen du eta azpi-txapeldun ateratzen da, ligan eta kopan eta Idiazabalen Goierri-Gorrik ateratzen du aurreneko aldiz Nesken Futbol Eskola
    (34 jokalariarekin).
  •  2019-20 denboraldian gure kluba 301 jokalarik, 40 entrenatzailek eta delegatuk osatzen zuten, guztira hamabost talde, Futbol Eskolako gaztetxonetakin hasi eta seniorretara arte. Aipamen berezia zor zaie ohorezko mailetan lehiatzen diren taldeei: Ohorezko infantila, Ohorezko Kadetea, Ohorezko Erregionala eta Euskal Liga. Denboraldi honetan ere, Alazne Estensoro, Nahia Zunzunegi eta Ilazki Agirrebeña Goierri-Gorriko Ohorezko Kadete mailatik, Realak bere hirugarren taldea ateratzeko fitxatu ditu.
  • 2020-21 Denboraldian 16 talde guztira, Beasainen 5 talde(Euskal Liga, Kadete A, Infantil B eta bi Alebin B+D) Beste 5 Ordizian ( Ohorezko seniorra, Kadete B, Infantil C eta bi Alebin C+E) eta Lazkaon beste 4 (Ohorezko Kadetea, bi Infantil A+D eta Alebin A) eta 2 talde Idiazabalen Ohorezko infantila eta Futbol Eskola . Baina Martxotik aurrera entrenamenduak mantentzea zaila da eta liga guztiak bertan behera geratzen dira, Covid-19agatik Euskal liga baizik, bilera guztiak telematikoki egiten dira eta zuzendaritzak galdu egiten du teknikarien eta jokalarien arteko harremana, eta horrek zaila egiten da arazoei aurre egitea.
  • 2021-22 Denboraldian, 15 taldearekin hasten da denboraldia, Kadete bat galdu da Covid-19aren ondorioz, eta zuzendaritzan ere aldaketan sortzen dira, aurreko denboraldia oso gorra izan zen.

Baino Errealekin dabiltza teknifikatzen:

Sei Kadete (Marta Arregi, Libe Jauregi, Amaiur Mariezkurrena, Ainara
      Ugartemendia, Laida Sarasola eta Ainhoa Garmendia)
Bost Infantil( Irene de la Serna, Libe Lopez, Intza Arrondo, Nora Urkola, Libe Lasa,
      Amalur Eskisabel eta Naroa La Tienda)
Eta Sei Alebinak ( Aiora Sarasola, Maitane Garro, Irune Merino, Intza
      Garcia, Garoa Urdangarin eta Ane Albisu)

  • 2022-23 Denboraldian gaude eta berriro, 16 talderekin hasten da denboraldia, Beasainen 6 talde (Euskal Liga, Kadete B, bi Infantil A+B eta bi Alebin B+E) Beste 4 talde Ordizian ( Gorengoen mailako seniorra, 1. Kadete D , Infantil D eta Alebin A+D) eta Lazkaon beste 4 talde (Ohorezko Kadetea, 1.Kadete C, Infantil C eta Alebin C) eta 2 talde Idiazabalen Ohorezko infantila, Futbol Eskola. Denboraldi honetan ere, Ainara Ugartemendia, Goierri-Gorriko Euskal Ligako mailatik, Realak bere hirugarren taldea (Euskal liga) osatzeko, eta Infantil F-11tik Intza
    Arrondo eta Libe Lasa Realak bere Ohorezko kadetea ateratzeko fitxatu ditu.

Goierriko neska bakar bat ere ez da proiektu honetatik kanpo geratu. Eskatu duten guztiek talde bat aurkitu dute euren kirol gogokoena futbola egiteko.

Denboraldi honetan Euskal ligako kategoria galtzen dugu!!

Euskal liga 2022-23

 

Gorengoen Maila 2021-22

 

  • 2023-24 Denboraldian gaude, 18 talderekin hasten da denboraldia, Beasainen 6 talde (Ohorezko Erregionala,1. Kadete B, bi Infantil A+B eta bi Alebin B+E) Beste 5 talde Ordizian ( Gorengoen mailako seniorra, 1.Kadete D, Infantil D eta bi Alebin A+D) eta Lazkaon beste 5 talde (Ohorezko Kadetea, 1.Kadete C, bi Infantil C+E eta Alebin C ) eta 2 talde Idiazabalen Ohorezko infantila, Futbol Eskola

Denboraldi honetan ere, Aiora Sarasola eta Maitane Garro Goierri-Gorriko Infantil F-11tik Realak bere Ohorezko kadetea osatzeko fitxatu ditu.

  • 2024-25 Denboraldian gaude, 20 talderekin hasten da denboraldia, 323 jokalari eta 37 lagun(entrenatzaile eta delegatu) artean, Beasainen 8 talde (Ohorezko Erregionala, Ohorezko Kadetea,1. Kadete B, Hiru Infantil A+B+F eta bi Alebin B+E) Beste 6 talde Ordizian ( Gorengoen mailako seniorra,1. Kadete D, Infantil D eta Alebin D, Futbol Eskola bi Benjamin) eta Lazkaon beste 5 talde (1.Kadete C, bi Infantil C+E eta Alebin C+E) eta talde bat Idiazabalen infantil F-11.

Gaur egun Goierri-Gorrien taldeak Beasaingo Igartzan, Idiazabalgo Arizkorretan, Lazkaoko Arizti
Haundi eta Ordiziako Altamira (Anexo) zelaietan jokatzen dute.
Batasun honek Euskal Herri mailan emakumezkoen erreferentziako futbol kluba izatea
ahalbidetzen digu. Eskualdean futbolean jokatu nahi duen orori ematen baitzaio futbolean
jokatzeko aukera.
Eta hemen ez da historia bukatzen,jarraitzen du………….. etab

Goierri-Gorri osatzen dugunok, gure esker ona adierazi nahi diegu hasieratik nesken futbolean eta proiektu honen alde egindako lan eta esfortzuagatik, denbora luzez aritu baitziren gaur Goierri-Gorri denera iristeko lanean.

LKE Lehendakaria), Josina Lasa ( LKE- GGFK Lehendakaria), Antxon Rebollar (LKE-GGFK Koordinatzailea), Txurdo Insausti , Nekane Eskisabel.Lazkaotik- Joakin Garmendia(LKE Koordinatzailea), Xabier Muruamendiaraz ( 

Beasaindik – Koldo Zaldua (BKE Lehendakaria eta GGFK Koordinatzailea), Aitor Aldasoro, Iñigo Goikoetxea (GGFK Koordinatzailea), Iñigo Arrese (BKE Lehendakaria), Luis Garmendia, Nekane Mujika(GGFK Idazkaria), Javier Arregi eta Patricia Alonso

Ordiziatik – Casimiro Calvo, Juan Vicente Erauskin(OKE Lehendakaria), Peio Otegi, Ane Urteaga( GGFK Lendakari Ordezkoa), Ana Saldaña, Bittor Bolinaga, Mikel Alvarez.

Idiazabaletik – Matias Aranburu ( IKE Lehendakaria), Sergio Serrano (GGFK Koordinatzailea)

Bakarrik azkarrago, elkarrekin urrutiago.

Gora GOIERRI-GORRI!