Euskaraldia

Kaixo, GoierriGorri

Mezu honekin batera GoierriGorri-k entitate moduan Euskaraldian parte hartzea erabaki
dugu
la adierazi nahi dizuegu.

Jakingo duzuen bezala, Euskaraldia herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen
erabilera handitzeko asmoa duen ariketa soziala da.

Laugarren edizioa izango da hau, eta lehen aldiz, udaberrian egingo da: 2025eko maiatzaren
15etik 25era.

Entitate moduan, euskararen biziberritzean zeresana eta zeregina daukagula uste dugunez, guk
ere parte hartzeko konpromisoa hartu dugu.

Nola hartuko dugu parte?
● Kideoi Euskaraldiaren berri emanez, eta, euskara ulertzen duzuenoi ahobizi eta
belarriprest izateko deia eginez.
● Ariketa ondo egiteko eta rolean eroso egoteko prestakuntza tresnak aztertuz eta zuekin
partekatuz
● Ariketan parte hartzen ari garela ikusgarri eginez (inguruko pertsonei egiten ari
garenaren berri eman, espazioak apaindu, ariketa egunetan txapak janzteko deia egin, eta
abar.)
Aurrerago, beraz, informazio zein prestakuntza ezberdinak helaraziko dizkizuegu, elkarrekin
Euskaraldian parte hartuz, hizkuntza ohituretan jauzi bat egin eta euskararen erabilera handitu
dezagun.
Aldez aurretik eskerrik asko.


Ondo izan

Eskuorria-euskarazA5