JOKO OK – KLUBA

Please enable JavaScript in your browser to complete this form.




GOIERRI GORRI F.K.

Bakarrik Azkarrago, Elkarrekin urrutirago

Goierri Gorri Futbol Klub 2016

www.goierrigorri.eus

JOKABIDE KODEA
(Teknikari, mediku, epaile, administrazio eta zerbitzuetako pertsonala, boluntarioak)

Kirol erakunde bat osatzen duten pertsona guztiek eragin handia dute kirolarien jardueran eta hauen garapen sozialean. Horregatik, haien erantzunkizuna da persona guztientzat kirol esparru

segurua, positiboa eta barneratzailea sortzea. Garrantzitsua da teknikariek eta zerbitzu medikuko kideek, administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak, familiek, boluntarioek eta erakundearen jarduerarekin                                                                   lotura duten persona guztiek kirolarien eskubideak eta ongizatea errespetatzea.

Honako jokabide kodearen helburua kiroleko profesionalen zein boluntarioen portaera egokia zehaztea da. Jokabide Kode hau sinatzea derrigorrezkoa da eta honako printzipioetan oinarritutako

portaera jarraibideak errespetatzea dakar berekin: konpetentzia, konfidantza, errespetua, justizia, babesa, segurtasuna eta erantzunkizuna.

Goierri-Gorri Futbol Klubeko estamentu teknikoko kide naizen aldetik, konpromisoa hartzen dut:

  • Kirola esperientzia positiboa izan dadin lan egitea, eta kirolarien ongizatea eta babesa kirol emaitzari baino garrantzia handiagoa ematea.
  • Nire erreferentziazko erakundeak babesari buruz proposatzen dituen formakuntza saioetan parte hartzea.
  • Kirolari bakoitzaren duintasuna eta eskubideak errespetatzea, eta inor ez diskriminatzea honako arrazoiengatik: sexua, adina, arraza, azal kolorea, etnia, jatorria, hizkuntza, erlijioa, ideologia,                                                            aniztasun funtzionala, sexu identitatea edo orientazioa.
  • Nire ardurapean dauden kirolariek guztiak berdin baloratzen ditudala eta faboritismorik egiten ez dudala sentitu dezaten ziurtatzea.
  • Kirolarien bizitza pribatua errespetatzea, kirol jarduerarekin zerikusirik ez duten gaietan muturra sartzea ekidituz.
  • Praxi ezegoki, indarkeri edo abusuari buruz sortzen zaizkidan edozein zalantza babeserako ordezkariari adieraztea. Ekintza eza ez da aukera bat.
  • Kirolariek edo haien familiek praxi ezegoki, indarkeri edo abusuari buruz azaltzen dizkidaten zalantzak entzun eta babeserako ordezkariari adieraztea.
  • Eredu izatea eta kiroltasunez jokatzea epaileen erabakiak errespetatzea barne; alkoholik ez edatea eta drogarik ez kontsumitzea; substantzia dopatzailerik ez kontsumitzea; hitz itsusiak ez esatea;                                                      komentario sexista, homofobo, lesbofobo, transfobo edo diskriminatzailerik ez egitea.
  • Nire konfiantza posizioa errespetatzea, kirolariekin mugak mantentzea eta nire konfiantza eta botere posizioa hauen aurka gaizki erabiltzea ekiditzea.
  • Ingurune eta lan espazio irekia sortzea, eta kirolariekin bakarrik denborarik ez pasatzea.
  • 18 urtetik beherakoentzat programatutako jardueretara nahikoa aurretik iristea, babes neurri beharrezkoak hartu direla ziurtatzeko.
  • Kirolarien segurtasuna bermatea jarduerak behar bezala gainbegiratuz, eta entrenamendu teknika eta metodo positibo eta seguruak aplikatuz.
  • Ez dut bullyingik egingo.
  • Bullying edozein formaren aurka jardungo dut kirolarien artean edo haien kontra.
  • Era eraikitzailean komunikatzea, adinari egokituta, eta inor ez umiliatzea.
  • Kirolariek erabakietan parte hartzeko aukerak eskaintzea.
  • 18 urtetik beherako kirolarien familiekin modu positiboan erlazionatzea, eta haien seme-alaben garapen kirolaz aldizka komunikatzea.
  • Arau-hausterik onartzea edo indarkeriarik edozein forma adieraztea ez onartzea.
  • Informazio konfidentzialik ez zabaltzea ziurtatzea, pertsonen baimenik gabe, agintariek agindu espliziturik ez badute.

Goierri-Gorri Futbol Klubeko estamentu teknikoko kide gisa, honako hauekin ere konpromisoa hartzen dut:

  • Ez dut parte hartuko kirolariekin joko probokatibo sexual, fisiko edo hitzetan, ezta kontakturik ez egokiak (ipurdiak, genitalak, bularrak) dakartzaten jokoetan. Ezta horiek onartuko ere.
  • Ez dut kirolaririk nire ibilgailu pribatuan garraiatuko, larrialdi bat ez bada. Horrelako kasuan, erakundeko zuzendaritza teknikoko arduradunari edo zuzendaritza taldeko norbaiti abisua emango diot.
  • Ez naiz 18 urtetik beherako kirolariekin bakarrik geratuko.
  • Ez dut harreman sexualik izango kirolariekin, ezta proposamen edo iruzkin sexualik egingo.
  • Ez dut hizkuntza ez verbal sexualki konnotatua erabiliko (begirada lizunak, txistuak, etab.).
  • Ez dut lotura emozionalik ezarriko adin txikiko pertsona batekin nire onurako.
  • Ez dut presiorik egingo, ez dut beldurtuko, eta ez dut kirolari bat umiliatuko kontrolatzeko modu bezala.
  • Ez naiz aldagelara sartuko kirolariak aldatzen ari diren bitartean, larrialdi-egoeretan izan ezik.
  • Ez dut argazkirik aterako aldagelatan, arroparekin edo arroparik gabe, eta ez dut onartuko beste pertsona batzuek hori egitea.
  • Ez dut telefonoa eta sare sozialak modu desegokian erabiliko (eduki pornografikoak partekatzea, adin txikiko batekin elkarrizketa pribatuak izatea, kirolarien ongizatea kaltetu dezaketen iruzkinak                                          idaztea, etab.).
  • Ez dut kalte fisikorik egingo, ezta inor mehatxatuko ere.

Goierri-Gorri Futbol Klubeko estamentu teknikoko kide naizen aldetik, eskubidea dut:

  • Nire lanaz gozatzea eta Goierri-Gorri Futbol Klubaren laguntza izatea nire jarduera niretzat segurua izan dadin.
  • Informazioa eta prestakuntza jasotzea babes-prozedura eta protokoloei buruz, bai eta nire kirolarien babesa bermatzeko prozedurei buruz ere.
  • Nire lanaren edo jardueraren alderdi guztiei buruzko etengabeko prestakuntza jasotzeko aukera izatea.
  • Erakundean egiten dudan jardueran eragina duten gaiei buruzko erabakiak hartzeko orduan niri entzutea edo kontuan hartzea.
  • Erakunde honetako gobernu-organoek errespetatu nazatela eta bidezko tratua eman diezadatelŠ°.
  • Ez nazatela presionatu edo ez ditzatela behartu jokabide-kode hau hausten duten ekintzak egitera.
  • Erakundeko edozein kideren babesa lortzea edozein indarkeria fisiko edo emozionalen aurretik, kirolariak eta/edo haien familiak barne.

Jokabide-kode hau sinatuta hartutako konpromisoak ez betetzeak berehalako ondorioak ekarriko ditu, eta, larritasunaren arabera, nire jarduera etetea edo erakundearekin dudan

lan-harremana etetea ekar dezake.

honako Jokabide Araudian ezartzen diren jarraibideak errespetatuz jokatzeko konpromezua hartzen dut.

Entitatea: GOIERRI-GORRI FUTBOL KLUB